Boluntariotza Irene Basilio -ren arabera

Servicio Jesuita a Refugiados y Migrantes de Ecuador

Ekuadorko Errefuxiatuen eta Migratzaileen Jesusen Lagundiaren Zerbitzuko kideak.

Irene Basilio boluntarioa izan da Ekuadorko Errefuxiatuen eta Migratzaileen Jesusen Lagundiaren Zerbitzuan, 2011n. Esperientzia laburra baina oso bizia izan du.

Hona hemen boluntatest-ari emaniko erantzunak:

  • Zuretzat Ekuadorren boluntario gisa lankidetzan jarduteak zer nolako garrantzia izan du?

“Ekuadorrera bidaiatzeak, bertan Errefuxiatuen eta Migratzaileen Jesusen Lagundiaren Zerbitzuarekin lankidetzan jarduteko, mugikortasun-egoeran dauden pertsonen eguneroko bizitza zein konplikatua izan daitekeen ezagutzeko aukera eman zidan. Astelehenetik igandera hainbat erronkei aurre egin behar izaten genien. Beharragatik etxetik urrun egotea, familia eta lagunak gertu ez izatea, leku arrotz batean nola eta zeini laguntza eskatu ez jakitea… guztiok bizi ditugun egoerak ez badira ere, guztiok ulertu beharko genituzkeen egoerak izan beharko litzateke, batez ere, atzerritik datozen pertsonak lagundu ahal izateko.”

  • Zer ekarpen egin dizu zure Ekuadorko boluntario-lanak?

“Herrialde zoragarri bat ikusteko aukera eman zidan (txikia baina erakargarria). Gainera, lan-alorrean, esperientzia honen bitartez, komunikazioaren  esparruak nola funtzionatzen duen hobeto ulertzeko aukera izan nuen, orain arte lan egin dudan Komunikabideen esparrutik haratago. Hiru hilabete Ekuadorren bizi ondoren, bidaiatzean izaten dugun espirituari eusteak duen garrantziaz konturatu nintzen, baita gure eguneroko bizitzan ere.”

¡Mila esker Irene!

Anuncios

¿Zer da Boluntariotzaren Itzuliaren Bloga?


Boluntariotzaren Itzuliaren Bloga Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzaren proiektua da. Honako goiburu hau du: SOLIDARITATEA 2012an EUSKADIN AURKITUKO DUZU

Gizartea hobetzeko beren denbora partekatzen duten heroi anonimoen historiak ikusgai jarri nahi ditugu (kontatu zure historia), gure esloganak dioen bezala: Alez ale, mendi bat.

Hona hemen Donostiako lehen etapako argazkiak, Gizaldek antolatutako Elkarteen Ferian.

Horrez gain, Youtubeko kanal ofizialean aurki gaitzakezue (eta izena eman dezakezue). Etapa bakoitzeko bideorik onenak ikusiko dituzue hor.  Itzulian zehar gertatzen dena zuzen-zuzenean ikusi nahi baduzue, ezin duzue galdu gure Twitterreko kontua: @boluntatour, edo gure etiketa: #boluntatour. Horra bidal ditzakezue zuen historiak, kexak, zalantzak eta, nahi baduzue, laudorioak :).

Kontatuko diguzu zergatik diharduzun boluntariotzan?